Bidaiarientzako arautegia enpresa, bertako langile eta erabiltzaileek betetzekoa da.
BIDAIA TXARTELA
- Bidaiari orok baliozko bidaia-txartela balioduna egin eta gorde beharko du bidaiaren hasieratik. Salbuespena izango dira lau urtetik beherakoak eta itsuak laguntzen dituztenak
- Autobusean bertan txartela erosten duten bidaiariek zenbateko zehatza ordaindu beharko dute. Enpresako langileek gehienez 20€ itzuliko dute.
- Bidaiariek eskuratutako bidaia-txartela zuzena dela egiaztatu beharko dute baita balioduna egin ere behar bezala. Txartelen erabilera okerrek edo iruzurrezkoak langileei eskubidea emango die txartela baztertzeko.
- Bidaia-txartela baliozkoa eta kontrolpekoa ez duen bidaiariak derrigorrean ordaindu beharko du txartelaren zenbatekoa, beharrezko zigor administratiboetatik at.
BIDAIARIEN ESKUBIDEAK
- Garraiatua izango da, bidaia-txartela ezberdinen artean aukeratuko du.
- Tratu zuzena izango du.
- Eskatu eta eskuratuko ditu erreklamazioa-orriak.
- Zerbitzuaren berezitasunez informazia jasoko du.
- Ibilgailuen egoera ona izango da.
- Esku fardelak eramango ditu beti ere beste bidaiariei traba egin barik.
- Mobilitate urriko pertsonek lekua erreserbatzeko aukera izango dute baita sarrerako atetik irteteko ere aurretiaz txoferrari abisatuta.
- Itsuak txakur-laguntzailearekin joateko aukera izango dute.
- Ume-kotxeak tolestuta maleten gordelekuan garraiatuko dira.
BIDAIARIEN BETEBEHARRAK
- Arautegia oso-osorik betetzea.
- Enpresako langileen oharrei jarraitzea. Beti ere, ibilgailuaren arduraduna, txoferra izango da eta berak esandakoak bidaiariek jarraitu beharko dituzte.
- Baliozko bidaia-txartela eraman, sarreran kontrolpean jarri eta bidaian zehar gorde.
- Geldialdia sasoiz eskatu eta autobusa geldi dagoenean jaitsi.
- Txandari itxaron autobusera igotzeko eta ez igo txoferrak autobusa beteta dagoela esaten duenean.
- Igo eta jaitsi autobusetik horretarako zehaztutako ateetatik.
- Baimendutako fardelak baino ez eraman.
- Animaliarik gabe bidaiatu. Salbuespena txakur-laguntzaileak edo etxeko animalia txikiak, jabeka ontzi egokitan eramanez gero. Gainera animaliok ez du ez usainagatik ez zaratagatik traba egingo gainontzeko bidaiariei.
- Leku erreserbatuak errespetatu.
- Autobus barruan gainontzeko bidaiariei trabarik ez egin mugitzen direnean.
- Segurtasun eta sorospen gailuak ez erabili.
- Txoferrei abisatu segituan eta nahitaezean norberarengan kalteez edo izandako kalte materialez.
- Inola ere ez idatzi, marraztu, zikindu edo kaltetu ibilgailuen kanpo edo barne aldeak. Ez bota zikinkeriarik.
- Ibilgailua martxan dagoela ez hitz egin txoferrarekin, zerbitzuarekin zerikusi duenean izan ezik.
- Gainontzeko bidaiariekin edo enpresako langileekin ez izan eztabaidarik edo istilurik.
- Autobusen barruan ez jan.
- Ez erre, ez hartu substantzia toxikorik, ezta estupefazienterik edo edari alkoholdunik ere.
- Ez banatu foileto, paskin edo inolako propaganda edo publizitaterik.
- Ez ibili eskale autobus barruan.
- Ez erabili irratirik edo soinuak ateratzeko gailurik bolumenak gainontzekoentzat traba egingo badu.
- Ez bidaiatu horretarako egokituta ez dauden tokietan.
ENPRESA ETA LANGILEEN BETEBEHARRAK
- Erabiltzaileei garraioaren zerbitzuaren ezaugarri eta prestazioen gertaeren berri eman.
- Geltokietan lehenengo lerro buruetan eguneroko hasierako eta azken bidaiako ordutegiak jarri, baita lineako zenbakia eta ibilbidea ere.
- Salneurriak agerian jarri.
- Erabiltzaileei salneurrien aldaketen berri eman baita agortu gabeko txartelen trukaketarako baldintzei buruzkoena ere.
- Zortzi egun lehenago jakinarazi, emango diren aldaketez edo zerbitzuaren etenaldi garrantzitsuez. Salbuespena izango dira ustekabean sortutako etenaldiak.
- Ibilgailu eta instalazio finkoak ziur eta garbi mantendu.
- Ibilgailuak aldizka garbitu, desinfektatu eta izan daitezkeen intsektuak hil.
- Ibilgailuak homologatuta izan eta ikuskatze teknikoetan egunean izan.
- Gidariek zirkulazio arauei begiratu.
- Langile guztiek bidaiariei begirunea izan, zentzuzko eskaerei erantzunez.
- Autobusek eskuragarritasun sustapenaren arautegia bete.
- Kalte pertsonal eta materialak ordaintzeko beharrezko diren aseguruak hitz hartuta izan.
ERREKLAMAZIO-LIBURUAK
Enpresak, bulegoetan eta autobusetan erreklamazio liburuak izango ditu eskatzen dituzten bidaiariek erabiltzeko.
ARAU-HAUSTE ETA ZIGORRAK
Arautegiak ezarritako guztiak betetzen ez dituzten bidaiariek arau-hausteak egingo dituzte.
- Arau-hausteak Lur Gaineko Garraioen Antolamendu Legearen arautegiaren 201.1 artikuluan aurreikusitako isunarekin zigortuko dira (egun 46.000pzta; 276.47€).
- Arau-haustea delitu edo hutsegite bada eta prozesu penalaren pean bada, zigortzeko prozesu administratiboa bertan behera utziko da.
- Zigorra, sortutako kalte-galeren ordainketaz apartekoa da.
|